XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
GABON. ATAL BAKARRA.Langille etxeko sukalde txukuna; ezker-eskuitan ate bana ditula.
Goitik sutondoa antziñako erara, kebide-barren zabalaz.
Sutan dauden lapiko, erratillu, pertz eta abar, apari aundiaren gerkuna adierazten dute.
Sutondoaren eskuitik leioa.
Bertan bixigu bat zakatzetik zintzilik.
Ostian, arasa, mai, alki ta ontzi, egokien diran eraz jarriak.
Arratsalde berandua.
LENENGO AGERRALDIA. Malentxo, bakarrik.A nere polita!... nere polita...!... Ez dezu nanan egin nai?... Poparik nai ez gaizto txiki orrek?... Nexka aundi egiteko, jan egin bear da!... Apapara eramango zaitut! (
Apapara orain! (
Nereak ez... Eskutxoa eman, eta pauso ematen-du... (
Osaba amerikanuak ekarri omen dio Mirentxu'ri ta orrengatik ain ederra... Neri aitatxok erosi dit osaba amerikanorik ez detalako, baña baleike urrengo baten izatea, ba Mirentxu'k ere len ez zuan eta etorri egin zaio... (
Kopin negartia ekartzen ba'didate, birritan... Ez, ez! Ez dezala negarrik egin.
Parre, bai; parre... (ixil-unea kopiñari begira).